[eu] Mendiaren aldeko Plataforma - Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialari (LPS) EZ!!
Energia Eolikoaren Lurralde
Plan Sektorialari (LPS) EZ!!
 
[...] Eta bat-batean, zelai hartan dauden hogei edo eta hogeitamar haize-errota aurkitu zituzten; eta halaxe, On Kixotek errotok ikusi ahala, esan zion bere ezkutariari:

Asmatuko genukeen baino hobeto gidatzen ari duk zoriona geure bizitza, zeren eta, ikusten duk han, Sancho laguna, non hogeita hamar bat neurrigabeko erraldoi azaltzen diren, zeintzuekin aurre egin eta borrokan arituko naizen, ororen bizia akabatu, eta utzitako hondarrekin aberasten hasiko garen; hauxe dela guda zuzena, eta horren hazi txarra lurrazal osotik kentzea Jaungoikoari zerbitzu handia egitea dela.

Untzueko Zentral Eolikoa. Klik egin handiago ikusteko
Untzueko Zentral Eolikoa
—© Inaxio Elizegi
(Euskal Mendiak)—
Klik egin handiago ikusteko...
(24 Kbyte)

Erraldoiak? Zein erraldoi? —erantzun zuen Sancho Panzak.

Hantxe ikusten dituan haiek —ihardetsi zuen bere nagusiak—, beso luzedunak, batzuk bi legoa baino beso luzeagoak izaten dituztenak.

Begira beza berorrek —erantzun zuen Sanchok— han ikusten direnak ez direla erraldoiak, haize-errotak baizik, eta beraietan besoak ematen dutenak palak direla, zeintzuek, haizeak iraulita, errotarria mugiarazten duten.

Bai, hala zirudik, halaxe —ihardetsi zuen On Kixotek— ez hagoela ez abenturotan ikasia: erraldoiak dituk; eta beldur bahaiz, kendu hortik eta otoitz egiten jar hadi, berehalaxe egingo baitzieat aurre borroka krudel eta paregabean. [...]

—"Kixote" liburutik hartutako
pasartearen itzulpena -
Miguel de CERVANTES—

bursadeidei | enchanting devil | artevisual | globalbs | travelerworld | caos62 | elgea-stop | andyb | stlukesschool | taalkabaal